JARDUERAK

JARDUNALDIA: Euskal Zuzenbide Zibilaren aplikazioa: Hamar urteko bilakaera eta etorkizuna (2015-2025)

2026ko apirilak 21, 09:30etatik 19:30etara, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren ekitaldi-aretoan (Rampas de Uribitarte, 3 - Bilbo)

Jardunaldi honek itxi egiten du Zuzenbidearen Euskal Akademia 2025-2026 ikasturtean Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 5/2015 Legea indarrean sartu zeneko X. urteurrena ospatzeko egiten ari den jardunaldi akademikoen zikloa. Jardunaldiaren aurretik Donostian eta Gasteizen egin berri diren beste batzuk etorri dira. Jardunaldiaren helburua da azken hamar urteotako bilakaerari buruzko gogoetak biltzea eta euskal zuzenbide zibilari buruzko etorkizunari buruzko ideiak proposatzea, euskal zuzenbide zibileko arauak egunerokoan aplikatzen dituzten eta akademia osatzen duten eragile juridiko profesionalen ikuspegitik (magistratuak, notarioak, erregistratzaileak, abokatuak, prokura, unibertsitatea...), arau horiek etorkizunera begira proiektatu eta gizartearentzat tresna baliotsua izan daitezen. Horregatik egituratu da partaidetza laburragoetan (15-20 minutu), metatutako esperientziari eta etorkizuneko proposamenei begira mamituak.

Antolatzaileak:
  • Zuzenbidearen Euskal Akademia (AVD/ZEA)
  • Administrazio Publikoaren Euskal Institutua (IVAP)
  • Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua
  • Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestua
Kolaboratzaileak:
  • Jabetza Erregistratzaileen Elkargoaren Euskadiko Ordezkaritza
  • Deustuko Unibertsitatea, Zuzenbide Fakultatea


  • Hasiera-data: 2026/04/21
  • Bukaera-data: 2026/04/21
  • Lekua: Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren ekitaldi-aretoan (Rampas de Uribitarte, 3 - Bilbo)