Zuzenbidearen Euskal Akademiak bere baitara biltzen
ditu egungo gizarteaz kezkatuta agertzen diren euskal legelari guztiak,
gizarte hori abian baitago gero eta konplexuagoa den etorkizun baten
bila. Jakin badakigu garai berriek arau-sistema berriak behar dituztela.
Horrekin batera, garai berriotan nahitaezkoa da hausnarketa berriak
egitea, eta horretarako prest agertzen dira Akademiako kideak.
Gure leloa bat dator Europar Batasunak duenarekin:
•
Aniztasunean
bat eginik. (Europako
Konstituzioaren I-8. artikulua).
•
Bat eginik, bakea eta ongizatea bilatzeko;
anitz, ordea, baliabideetan eta baliabideok
erabiltzeko moduan.
•
Bat eginik, ostertzetan; anitz, ordea,
paisaietan.
•
Bat eginik, betidanik bat-eginda bizi behar
zen Europa batean; anitz, ordea, herrialde,
eskualde eta tokiei dagokienez.
Zuzenbidearen inguruko borroka ez da agortzen zuzendaritzako erakunde
batean. Haatik, borroka horri heldu behar zaio Europako bazter guztietatik,
baita usadio eta ohitura desberdinak dituzten horietatik ere. Ziur gaude,
gure arloan bizitza juridikoa bideratzeko gauza bagara, Europa handiago
eta zuzenago bat egiten lagunduko dugula.
Zuzenbidearen Euskal Akademiak helburu du Europako zuzenbidea egitea
Bizkaitik, Euskaditik, Espainiatik.
Ez da inolako erreferentziarik aurkitu.
AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Alda. Rekalde 8, 1º dcha. 48009 BILBAO Tel.: 94 425 57 15 / Fax: 94 424 64 99 secretaria@avd-zea.com